XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Alabaina bera ez da gauza batzeko, beste garai batean Motorreko Mutilak egin zuen lez.

Eta hori da Rusty Jamesen tragedia, anaiari jarraiki bizian egon arren, anaia ez bezalakoa irten dela, nahi eta nahi ez.

Rusty Jamesen abentura gehienak balentria hutsalak dira, jadanik ez bait dago zeren alde burrukatzerik: auzoa drogak janda dago eta auzoko mutilak ez dira elkartzen lehen bezala.

Hori dauka gogoan Rusty Jamesek anaiaren urratsei jarraikitzean.

Eta bere egintzak badaezpadakoak badira ere, bere lekukotasunaren bidez ohartzen gara nola bizi duen mutilak hiria eta auzoa eta paisaia istilutsu hori.

Rusty Jamesen begiradak iragan urrun batera garamatza, agian ez hain urruna urteei dagokienean, baina bai pertsonaien gogoan.

The Outsidersen ez bezala hemen narratzailea oso gazte oldarkorra da, lehenengo pertsonaren kontakizuna guztiz subjektiboa da, baina era berean, askoz ere erakargarriagoa.

Batek konfidantza handiagoa har lezake Rusty Jamesen aitorkizunetan beste inoren kontakizunean baino, Dalyri jarraikiz. (69)

Pertsonaia lainoa, oldarkorra den aldetik, kontatzen diguna den bezalakoxea da.

Edo behintzat inpresio hori sortzen du S. E. Hintonek gazte horren ahotsaren bitartez.

Ironikoa ere bada, agian pertsonaiarik ezegokiena bait da R. James inongo istoriorik txukun kontatzeko, baina hor dago egilearen maitasuna istorioa garatzeko.

Bestalde, Motorreko Mutilaren itzala sentitzen dugu nobelan, benetako pisua duelako bai argudioan, bai Rusty Jamesen bilakaeran.

Rusty James hasieran parte hartzaile da, denetarik egin behar du anaiaren itzalari eusteko, baina azkenean ikusle bilakatzen da, ohartuta ezin dela anaia bezala izan, ez dutela elkarren antzik ere, eta ezin du ezer egin anaia heriotzatik begiratzeko.

Rusty James zeozer txarto dagoela ulertzera heldu da, anaiak ez duela lekurik mundu horretan eta bera ere alferrik ari izan dela eredu baten ostean.

Honenbestez, ahaztea baino ez zaio geratzen.

Motorreko Mutila gazte perfektoa izan zitekeen, baina ez zuen ezer aurkitu bere onenak emateko.

Gizarteak onartzen ez dutenen sinbolo bihurtu digu S. E. Hintonek.

Eskolatik bota zuten bikaina izanik ere eta azken garaian taldeetatik aparte ibili da.

Lagunik ez.

Neska ere baztertuta.

Bera ez da ezer edo inorena.

Auzoan itzala handia zuen, oso gaztea izanarren larderia hotz batez nagusitzen bait zen eta taldeko buruzagia izan zen burrukako garaietan.

Baina laster konturatu zen hura ere ezdeus zela inora ere ez zeramala, (...).